Edukira joan

Agaricus abruptibulbus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agaricus abruptibulbus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaAgaricus
Espeziea Agaricus abruptibulbus
Peck, 1905
BasionimoaAgaricus abruptibulbus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa askea da
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Agaricus abruptibulbus Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1] Almendra mingotsen usain susmagarria izan arren, jateko ona da.

Sinonimoak: Agaricus arvensis var. abruptus, Agaricus abruptus, Agaricus cretacellus, Psalliota cretacella, Psalliota abruptibulbus.

Kapela: 6 eta 10 cm arteko diametrokoa, hasieran oboidea edo kanpai itxurakoa, gero laua titi txiki batekin, zuria, hori ilunez zikintzen da ukitzean edo igurztean.

Orriak: Estu, oinetik urrun, hasieran zurbilak, zahartzean arrosa-grisaxkak. Ertza esterila eta zurbila.

Hanka: Luzea, zilindrikoa edo oinarrirantz lodituta, erraboil baztertu oso garatu batean amaitzen da. Eraztun zuri eta mehe bat du, oso goian, leuna goi aldetik, eta azpitik gurdien gurpilaren forman, hortzekin.

Haragia: Mehea, zuria kapelan, zerbait arrosa kolorekoa oinarena, batez ere erraboilean. Almendren usain arinekoa.[2]

Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, Perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik. Abruptibulbus epitetoa berriz latinetik dator, "abruptus" hitzetik, hautsia, arraildura esan nahi du. Oinean erraboil baztertua edo ia baztertua duelako.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona batzuentzat, beste batzuk uko egiten dioten arren.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agaricus sylvicola delakoarekin, Agaricus essettei eta Agaricus xanthoderma espeziarekin, lehenengoak anis usain handia du, eta bigarrena fenol usainarekin, gainera apur bat toxikoa da.

Agaricus essettei eta Agaricus abbruptibulbusen arteko desberdintasunak morfologikoak eta geografikoak dira batez ere

  • Morfologia: Agaricus essettei: perretxiko honek marroi arrosatik oliba arrearen txapela du, 8 cm-ko diametroa izan dezakeena. Bere oina zuria da, sendoa eta askotan erraboil-oinarria du. Orriak arrosak dira eta gero marroi bihurtzen dira adinarekin. Agaricus abruptibulbus: perretxiko honek txapel marroitik marroi ilunera du, askotan Agaricus essettei-rena baino txikiagoa. Bere oina zuria da, oro har Agaricus essettei-rena baino lirainagoa, baina baita erraboildun oinarria ere. Orriak arrosa kolorekoak dira hasieran eta gero marroi bihurtzen dira zahartzean.
  • Habitat eta banaketa: Agaricus essettei: Ipar Amerikan aurkitzen da batez ere, hostozabalen basoetan bereziki. Agaricus abruptibulbus: Ipar Amerikan ere aurkitzen da, baina ohikoagoa da Europan eta munduko beste eskualde epeletan.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean pinudietan ateratzen da. Batzuetan, lurrean eroritako pinu-[[Orratz (botanika)|orratzek] ia estalita.[4]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia, Taiwan, India, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 334 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 177 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 197 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. Agaricus abruptibulbus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]